Albisteak Sammic

Brushless teknologia: ezaugarriak eta abantailak

Brushless teknologia erabiltzen duten makina ebakitzaileak merkaturatu berri ditugu. Literalki, teknologia horrek "eskuila gabe" esan nahi du: hau da, brushless-motorra duten makinek, eskuila gabeko motorra erabiltzen dute. 

Brushless teknologiak hainbat hobari dakarzkie gure makinei. 

  • Gehienezko efizientziaBrushless-motorrek indar-pare bera mantentzen dute abiadura guztietan, momentu oro gehienezko efizientzia lortuaz. 
  • Eco-friendlyBrushless-motorren efizientziari esker, kontsumo energetikoa murrizten da.
  • Kontrol ezin hobeaSammicen makina ebakitzaileek bakarrik duten "Force Control System"-i esker, motorrak egiten duen indarra pantailan agertzen da aldiro. Gainera, soinu-oharra programatu daiteke eta horrela erraz jakingo du erabiltzeaileak aurrez jarritako indarra gainditzen badu. Horrela, momentu bakoitzean indar egokia egingo du, eta kalitate oneneko mozketak lortuko ditu produktu bakoitzean. Horrela, prozesuak estandarizatu daitezke, eta beti korte gorenak, berdinak eta galera gutxienekoak lortuko ditu erabiltzaileak. 
  • Neurri trinkoa: Brushless motorrek ohiko motorrek baino leku gutxiago hartzen dute. Horri esker, ekoitzitako makinek errendimendu onena eskaintzen dute, gutxieneko tokian. Gure kasuan, brushless-motorra duten makina berrien altuera 22 mm gutxiagokoa da, aurreko modeloek baino.
  • Pisu gutxiago: Brushless-motorrak trinkoago izanagatik, gutxiago pisatzen dute ohiko motorrak baino. Horrela, gure makina berriek %20 gutxiago pisatzen dute aurreko makinek baino. 
  • Funtzionamendu isila: Brushless-motorrek funtzionamendu isilagoa eta gozoagoa dute ohiko motorrek baino. Beraz, ingurune-hobekuntza jasaten dute makina horiek erabiltzen dituzten lantokietan (72 dbAtik 63ra).
  • Hermetikotasuna: Aireztapenik behar ez dutenez, aireztapen sareta kentzen da makineta. Horrela, makinen hermetikotasuna lortzen da, eta aldi berean bere iraunkortasuna hobetu.

Brushless-motorra duten makinek kontrol konplexuagoa behar dute eta horrek justifikatzen du hasierako inbestitze altuagoa. Halere, inbestitze horrek itzulera azkarra du aipatu ditugun abantaila guztiei esker.

2019(e)ko aza. 12(a)

Harpidetu gure albisteetara

Sammic-en oso serio hartzen ditugu zure datu pertsonalak. Informazio hori Sammic-ek bakarrik erabiltzen du, eta zure datuak ez dira inoiz hirugarrenei transferituko. Datuak babesteko legeak betez, baimena eskatzen dizugu gure berriak, eguneratzeak eta sustapenak bidaltzeko.

Gogoan izan gure mezu elektronikoek beti eskaintzen dutela gure datu-basean baja emateko aukera, hala nahi baduzu.

Mailchimp erabiltzen dugu gure marketin-plataforma gisa. Harpidetzeko, behean klik egitean, onartzen duzu zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela prozesatzeko. Mailchimpen pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiago eskuratu.