Albisteak

Badator San Sebastian Gastronomika

2022(e)ko ira. 26(a)

Urriaren 2tik 5era, San Sebastian Gastronomika kongresuko edizio berri bat ospatuko da Donostian, eta gu bertan izango gara kolaboratzaile moduan. Aurtengoan, herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da, United Kulinary, mugarik gabeko gastronomia lelopean. 

2022ko edizio honetan, gure presentzia bi mailatakoa izango da. Alde batetik, azokan edo 'Market' sailean izango gara, gure stand propioarekin (19.standa). Bertan bisitariek gure azken berritasunak ikusi ahal izango dituzte. Horien artean, azpimarratzekoak dira goi mailako ezaugarriak dituzten Compact sortako barazkiak ebakitzeko makinak eta kutter-emulsionatzaileak. Hain zuzen ere, programagarriak dira makina horiek, eta operadorearen esku-hartze minimoarekin lortu ahal dira emaitza ezin hobeak. 

Gainera, pasa den urtean bezala, gure 4.0. partnerra den Janby Digital Kitchenekin partekatuko dugu stana, sukalde barruko prozesuak digitalitzatzeko aukera onena. Sammic-en SmartVide sous-vide egosteko makinez lagunduta, Janby Track-ek sous-vide prozesua digitalizatzen du, sukaldeko lana nabarmen murriztuz.

Bestalde, eta hain zuzen ere Janby Digital Kitchen-ekin elkarlanean, "Negozio eredu berriak. Sukaldaritza prozesuetan digitalizazioa eta estandarizazioa" mahai-ingurua antolatuko dugu. Urriaren 4ean, asteartea, 16:00etan izango den mahai-inguruan Enrique Fleischmann Sammic-eko sukaldari korporatibo eta FGGko zuzendariak, Nuño Urrea ostalarientzako aholkulari eta prestatzaileak eta Ibon Leunda Gastroteka Arrasateko zuzendariak hartuko dute parte. Hala, esperientzia profesional desberdinak dituzten sektoreko hiru profesionalek beraien ikuspuntua emango dute sukaldeetako digitalizazioaren, egungo sukaldeetako erronkaken eta teknologia berrien aukeren inguruan. 

Azokan bisitatu nahi bagaituzu, esteka honetan eskura ezakezu doan bisitari-abonamendua.

Bertan ikusiko zaitugu! 

Harpidetu gure albisteetara

Sammic-en oso serio hartzen ditugu zure datu pertsonalak. Informazio hori Sammic-ek bakarrik erabiltzen du, eta zure datuak ez dira inoiz hirugarrenei transferituko. Datuak babesteko legeak betez, baimena eskatzen dizugu gure berriak, eguneratzeak eta sustapenak bidaltzeko.

Gogoan izan gure mezu elektronikoek beti eskaintzen dutela gure datu-basean baja emateko aukera, hala nahi baduzu.

Mailchimp erabiltzen dugu gure marketin-plataforma gisa. Harpidetzeko, behean klik egitean, onartzen duzu zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela prozesatzeko. Mailchimpen pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiago eskuratu.