• Albisteak

Albisteak

Gastronomika San Sebastianen ‘Berrelkartzen’

2021(e)ko aza. 18(a)

Pasa den astean Valentziako ‘El Reencuentro’ gastronoma azokan parte hartu ondoren, aste honetan Donostiako Gastronomika San Sebastian ‘Berrelkartzen’-en txanda izan da. Pandemia dela-eta urtebete parte hartu gabe egon ondoren, aurten berriro ere azokan izan gara kolaboratzaile modura. Astelehenetik, azaroak 15, atzo arte, azaroak 17, azoka-eremuan stand propioa izan dugu, eta, gainera, sous-vide prozesuaren digitalizazioaren inguruko tailerra eman dugu. Hain zuzen ere, bi jarduerak gure 4.0 partner digitala Janby digital kitchenekin batera egin ditugu.

   

Aurtengo edizioaren leloak iragartzen zuen bezala, berrelkartze-azoka izan da. 19. standean egon garen hiru egunetan, aspaldi elkartu ez ginen bezero, banatzaile eta hornitzaileekin berrelkartu gara. Horrela, gure ontzi garbigailu berriak, ebakitzeko makinen eta cutterren Compact gama berria, XM birringailu-irabiagailu sorta eta sous-vide soluzio osoa aurkezteko aukera izan dugu. Gainera, Janby digital kitchen-ekin batera, sous-vide familian egin ditugun berrikuntza eta innobazio guztiak aurkeztu ahal izan ditugu, eta horrek interes handia sortu du gure standean izan diren bisitarien artean.

   

Horrez gain, asteartean, azaroak 15, “Sous-vide prozesuaren digitalizazioa sukaldaritzako joera berriei erantzuteko” tailerra antolatu genuen. Hain zuzen ere, Enrique Fleischmann gure sukaldari korporatiboak eta Jabier Amenabar Janby digital kitchen-eko arduradun komertzialak eman zuten. Tailerrean parte hartu zutenek bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten hostalaritzan ezartzen ari diren digitalizazioa joerak eta arrakasta-kasu desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Ondorengo bideoan eta Flickrreko argazki albunean egunotan Gastronomikan jazotako bizipenak jaso ditugu.

Hurrengo urtera arte!

Harpidetu gure albisteetara

Sammic-en oso serio hartzen ditugu zure datu pertsonalak. Informazio hori Sammic-ek bakarrik erabiltzen du, eta zure datuak ez dira inoiz hirugarrenei transferituko. Datuak babesteko legeak betez, baimena eskatzen dizugu gure berriak, eguneratzeak eta sustapenak bidaltzeko.

Gogoan izan gure mezu elektronikoek beti eskaintzen dutela gure datu-basean baja emateko aukera, hala nahi baduzu.

Mailchimp erabiltzen dugu gure marketin-plataforma gisa. Harpidetzeko, behean klik egitean, onartzen duzu zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela prozesatzeko. Mailchimpen pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiago eskuratu.

Sammic S.L.
Oficinas centrales y fábrica

Polígono Basarte 1
20720 Azkoitia
Gipuzkoa
España
ver mapa

Harremanetan jarri

Harpidetu gure albisteetara

Sammic-en oso serio hartzen ditugu zure datu pertsonalak. Informazio hori Sammic-ek bakarrik erabiltzen du, eta zure datuak ez dira inoiz hirugarrenei transferituko. Datuak babesteko legeak betez, baimena eskatzen dizugu gure berriak, eguneratzeak eta sustapenak bidaltzeko.

Gogoan izan gure mezu elektronikoek beti eskaintzen dutela gure datu-basean baja emateko aukera, hala nahi baduzu.

Mailchimp erabiltzen dugu gure marketin-plataforma gisa. Harpidetzeko, behean klik egitean, onartzen duzu zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela prozesatzeko. Mailchimpen pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiago eskuratu.

Copyright 2024 © Sammic S.L.|Eskubide guztiak erreserbatuta