Albisteak
Sammic, IDDSIren urrezko sponsorra
Sammic-en, hamarkadak daramatzagu elikagaiak prestatzeko soluzioak garatzen, behar desberdinetara egokitutako elikadura bermatuz. Horregatik, harro gaude IDDSIren (International Dysphagia Diet Standardisation Initiative) Gold Sponsorra garela jakinarazteaz. IDDSI, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta mundu mailan disfagia duten pertsonen segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du.

17 pertsonatik batek bere bizitzan zehar irensteko zailtasunak edo disfagia jasaten dituela kalkulatzen da, eta horrek haien elikadura eta ongizatea arriskuan jar dezake. Horien beharrei egokitutako elikagaien testura bermatzea funtsezkoa da elikadura egokiaz gozatzen jarrai dezaten.
Helburu horrekin, IDDSIk nazioarteko estandar bat garatu du, 8 testura-mailarekin, elikagaien segurtasuna hobetzeko eta mundu osoko ospitaleetan, egoitzetan eta arreta-zentroetan lan egiten duten profesionalen lana errazteko. Gold Sponsor gisa, Sammic-etik aktiboki babesten dugu misio hori, irizpide horiekin bat datozen makinak eskainiz, testura seguruak, koherenteak eta eraginkorrak lortzeko.
#TesturaPerfektua Sammic makinarekin

Disfagia duten pertsonentzat elikagaiak testurizatzeko gure makinen artean nabarmenenak honakoak dira: Ultra emultsionatzaile-testurizatzaileak eta Ultra barazki-ebakitzaile - testurizatzaile konbinatuak, elikagaiak IDDSIren maila desberdinetara egokitutako platerak prestatzeko aukera ematen dute, #TesturaPerfektua segundotan lortuz.

Bi makinek dute "precise pulse" funtzioa, testura mailaka doitzeko gehiegizko prozesamendurik gabe, testura ezin hobea lortuz. Gainera, haien diseinuak, palak aldatzeko aukerarekin, eta abiadura aldakorra eta programa pertsonalizagarriak dituenez, osasun-sektorean funtsezkoak diren prozesu estandarizatuak, eraginkortasuna eta kalitatea bermatzen dituzte prestaketa bakoitzean.
Konpromiso erreala: AGARrekin lankidetza
Elikadura egokituaren aldeko gure apustua indartuz, elikadura prestakuntzan, aholkularitzan eta kudeaketan espezializatuta dagoen AGAR elikadura-aholkularitzarekin lankidetzan ari gara. Lankidetza horren ondorioz, IDDSIren maila desberdinetara egokitutako testuradun errezeta-liburu bat garatzen ari gara. Errezeta-liburu horren helburua da elikagaien kolore, zapore eta balio nutritiboak mantenduz, irensteko arazoak dituzten pertsonentzat elikadura egokitzea da, elikadurarekiko pertsona horien onarpena eta esperientzia hobetuz.
Erlazionatutako produktuak

CK-24V
Bi batean: barazki ebakitzailea eta kutterra. Abiadura aldakorra eta "brushless" teknologia.

CK-38V
2 maklina batean: barazkiak ebakitzeko makina (450 kg/h) + 8 l-ko ontzidun kutterra

CK-45V
2 makina batean: ahalmen handiko barazkiak ebakitzeko makina (650 kg/h) + 5.5 l-ko ontzidun kutterra

CK-48V
2 maklina batean: ahalmen handiko barazkiak ebakitzeko makina (650 kg/h) + 8 l-ko ontzidun kutterra

KE-4V
Ontziaren edukiera: 4.4 l. Abiadura aldakorra eta "Brushless" teknologia.

KE-5V
Ontziaren edukiera: 5.5 l. Abiadura aldakorra.

KE-8V
Ontziaren edukiera: 8 l. Abiadura aldakorra.