Sammic 1961 - gaur egun

60 urte baino gehiagoz #AukeraEgokia

1961. Azpeitian. Bertako ekintzaile talde batek lanari ekin zion etxe bateko beheko solairu batean. Momentu hartan turismoan ematen ari zen gorakadan aukera bat ikusi zuten. 60 urte baino gehiago igaro dira, eta hazi txiki hura fruituak ematen ari da oraindik. Datozen 60 urteak ere begiz jota ditugu. Ikusi hemen gure ibilbidearen berrikuspen laburra.

Hasierak: 1961-1975

Espainiako kostan gertatzen ari zen turismo gorakada begiz jota, herriko ekintzaile talde batek jarduera fabril eta komertzialdun Fammic SA, gaur egungo Sammic, sortu zuen. Patata zuritzaileak fabrikatzen hasi zen, eta apurka apurka espainiako penintsulako hainbat puntutan delegazio desberdinak irekitzen joan zen. 15 urte geroago, Danamac izeneko eta aktibitate fabrila duen beste filial komertzial bat zeukan Sammicek eta janari prestakuntzarako beste hainbat makina fabrikatzen ditu. Esate baterako, irabiagailu planetarioak. Delegazio propioak ere ireki zituen Bartzelonan, Madrilen, Valentzian, Sevillan eta Vigon.

1975-1990: Jarduera hedatzea

Denbora tarte horretan, Sammic-ek janaria prestatzeko ekipo desberdinak fabrikatzen jarraitu zuen, eta ontzi-garbiketako makinak ere fabrikatzen hasi zen. Gaur egungo Sammic-en zutabeak dira oraindik bi familia horiek. Horrez gain, urte horietan estatu mailako presentzia sendotzen jarraitu zuen, Palma de Mallorcan delegazio berri bat sortuz eta, horrez gain, esportazioko jarduera sendotzen hasi zen.

1991-2007: Nazioartekotzea

Aldi honetan, Kanarietan beste delegazioa ireki zuen Sammicen, eta, horrez gain, naizoarteko lehen filialak jarri zituen martxan: Erresuma Batuan, Frantzian, Portugalen eta Italian. Enpresak eboluzionatzen jarraitu zuen, ontzi-garbiketako eta janaria prestatzeko familietan eskaintza zabaldu zen eta berritzen jarraitu zuten, eta hirugarren familia handi bati ekin zitzaion: elikagaien kontserbazioa. Garai horretan, hutsean ontziratzeko lehen makina fabrikatu zuen Sammicek. Garaiarekin bat, lehen webgunea ireki zuen eta, ondoren, banatzailearentzako zerbitzua ematen zuen webgunea zabaldu zuen. ISO 9001 kalitate-sistemaren ziurtagiria ere lortu zuen. 1997 eta 2001 bitartean, Sammic Berisford multinazionalaren parte izan zen, ondoren, Enodisena. Aldi hau 2001ean MBO batekin amaitu zen, eta geroztik enpresa zuzendaritza-taldearen esku geratu zen.

2008-2023: Talde global baten erronkak

2008an, azpiegitura berriak sortu zituzten, eta Sammic-en egoitza nagusia eta fabrika Azkoitian kokatu ziren. Gainera, Estatu Batuetan, Mexikon, Asian (Singapur, Vietnam, Thailandia), Middle East-en filialak ireki ziren. Horrez gain, munduko 100 herrialde baino gehiagotara esportatzen zen.

Denbora tarte horretan, gainera, SmartVide-a garatu zen, sukalde digital eta konektatu batetarantz eboluzionatuz, eta sukaldari korporatiboaren zerbitzuekin erabiltzailearengana hurbiltzen joan ginen. Gainera, produktu berrien garapena etengabea da. Hain zuzen ere, sukaldaritzaren denbora-kontrolerako eta berriztapenerako irtenbide batek Janby Digital Kitchen sortzera eraman du Sammic-en spin-off moduan.

Sammic gaur egun

200 pertsonako giza taldea. 2.000 erreferentzia baino gehiago. 11 herrialdetan presentzia zuzena eta 130 herrialde baino gehiagotan esportazioa, 5 kontinenteetan. Hurbil gaude, zurekin urrun joateko: #AukeraEgokia.

Sammic S.L.
Oficinas centrales y fábrica

Polígono Basarte 1
20720 Azkoitia
Gipuzkoa
España
ver mapa

Harremanetan jarri

Harpidetu gure albisteetara

Sammic-en oso serio hartzen ditugu zure datu pertsonalak. Informazio hori Sammic-ek bakarrik erabiltzen du, eta zure datuak ez dira inoiz hirugarrenei transferituko. Datuak babesteko legeak betez, baimena eskatzen dizugu gure berriak, eguneratzeak eta sustapenak bidaltzeko.

Gogoan izan gure mezu elektronikoek beti eskaintzen dutela gure datu-basean baja emateko aukera, hala nahi baduzu.

Mailchimp erabiltzen dugu gure marketin-plataforma gisa. Harpidetzeko, behean klik egitean, onartzen duzu zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela prozesatzeko. Mailchimpen pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiago eskuratu.

Copyright 2024 © Sammic S.L.|Eskubide guztiak erreserbatuta