Albisteak
Errezeta: Berenjena-parmesanoa
Italiar estilo tradizionaleko berenjena-parmesano goxo bat prestatzen ikasi nahi?
Enrique Fleischmannen taldeak prestatutako errezeta honetan, zure Sammic ekipamenduari etekin handiena ateratzen ikasiko duzu zaporez beteriko plater bat lortzeko. Profesionalentzat zein sukaldaritza-maitaleentzat errezeta aproposa da hau. Ikasi nola prestatu urratsez urratseko errezeta erraz hau!
Osagaiak:
- 600 g berenjena
- 400 g tomate saltsa
- 250 g parmesano
- 700 g mozzarella
- 70 g albahaka
Prestaketa:

1. Xerra ezazu berenjena FCS-5 diskoa erabiliz CA-2V barazkiak ebakitzeko makinan.
2. Gorritu apur bat berenjena xerrak zartaginean eta gorde.
3. Mozzarella ere xerratu eta parmesanoa birrindu barazkiak ebakitzeko makinan SHS-2 diskoa erabiliz.
4. Montatu parmesanoa labean erabil daitekeen erretilu batean, geruzak tartekatuz hurrenkera honetan: berenjena, tomateko saltsa, mozzarella eta albahaka.
5. Errepikatu prozesua 4 eta 5 geruza artean sortuz.
6. Amaitu parmesano birrindu geruza oparo batekin.
7. Labean sartu 180 °C-an, gainazala gorritu eta burbuilatsu egon arte.
Erlazionatutako produktuak

CA-21
Barazkiak ebakitzeko makina trinkoa. Abiadura bakarra.

CA-2V
Barazkiak ebakitzeko makina trinkoa. Abiadura aldakorra eta "brushless" teknologia: eraginkortasun gorena.

FCS diskoak
Xerrak ebakitzeko diskoak.

SHS disko birringailuak
Sammic-en "Compact" lerroko barazkiak ebakitzeko makina zein konbientzat birrintzeko diskoak.