Albisteak
Errezeta: Burritoa pico de galloa-rekin
Burrito zaporetsu eta freskagarri bat prestatu nahi duzu? Fleischmann's Cooking Group-en errezeta honetan, haragia eta arroza daramatzan burrito bat egiten ikasiko duzu, pico de gallo goxo batekin lagunduta.
Barazkiak ebakitzeko makinak eta Déli-cut mozketa erabilita, eta urrats erraz batzuk jarraituz, emaitza ikusgarria lortuko duzu.
Osagaiak:
- 500 g haragi txikitua
- 150 g tipula
- 180 g azenario
- 700 g tomate-saltsa
- Gari-tortillak
- 150 g mozzarella birrindua
- 150 g arroz egosia
- 100 g tipulin
- 330 g tomate
- 100 g lima
- 15 g koriandro fresko
- Oliba-olioa
- Gatza
Prestaketa:

1. Moztu tipula eta azenarioa Déli-cut 4 x 4 x 8 mm mozketarekin, gure barazkiak ebakitzeko makinarekin.
2. Salteatu barazkiak zartagin batean, olio pixka batekin, bigundu arte.
3. Gehitu haragi txikitua eta egosi su ertainean, eginda egon arte. Gehitu tomate-saltsa, nahasi eta utzi 15 minutuz egosten. Gorde bol batean.
4. Burritoak prestatzeko, tortilla bakoitzaren gainean jarri mozzarella birrindu pixka bat, haragi-nahasketa koilarakada bat eta arroz koilarakada bat. Itxi burritoak eta gorritu zartagin beroan, kanpotik kurruskari egon arte.
5. Bitartean, prestatu pico de galloa: moztu tomateak eta tipulinak Déli-cut 4 x 4 x 10 mm mozketarekin.
6. Nahasi barazki moztuak limaren zukua, gatza eta koriandro txikitua gehituta.
7. Zerbitzatu burritoak diagonalean moztuta plater lau batean, eta jarri pico de galloa ontxi txiki batean laguntzeko.
Erlazionatutako produktuak

Barazkiak ebakitzeko makinak
Barazkien mozketa ezinhobea lortzeko makinak kalitatea, ekoizpena eta ergonomia bermatzen ditu

Ebakitzaile-kutter konbia
Mozketa ezin hobea eta aukera mugagabeak

Déli-Cut mozteko kita - Compact Lerroa
4 x 4 x 8 mm-ko Déli-Cut mozketa esklusiboa lortzeko kita.

Déli-cut mozteko kita - Heavy Duty
4 x 4 x 8 mm-ko Déli-cut mozketa esklulsiboa lortzeko kita