Ebakitzaile-kutter konbia

Mozketa ezin hobea eta aukera mugagabeak

Abiadura aldakorreko motor-blokea, buru unibertsala edo gaitasun haundikoa eta marraza zerratudun 4.4, 5.5 edo 8 litroko kutter ontziaz osatutako makinak.

COMPACT lerroa: formatu trinkoa, errendimendu profesionala

  • Abiadura bakarreko ACTIVE sorta edota abiadura aldakorra, efizientzia handiko "brushless" teknologia eta prestazio aurreratuak batzen dituen ULTRA sorta eskuragarri.  
  • Formatu trinkoa, ahalmen handia: 4.4 litrotako ontzia eta ekoizpen ahalmen handia. 
  • Beira-zuntzez indartutako polimerozko eraikuntza sendoa.
  • Lan-eremua ahalik eta gehien aprobetxatzeko diseinatua.
  • Ontzi-garbigailurako egokia eta erresistentzia handia dituen Tritan™-ezko pertza (BPArik eta bestelako bisfenolik gabeko kopoliester birziklagarria).
  • “Invert-blade” teknologia eta alboko birakariak, birrintze homogeneoa eta trazarik gabea lortzeko.

HEAVY-DUTY lerroa: abiadura aldakorra eta "brushless" teknologia: efizientzia handieneko makinak.

  • Efizientzia handiena: momentua abiadura tarte osoan mantenntzen dute.
  • "Force control system" esklusiboak, kalitate handieneko emaitza uniformea bermatzen du.
  • Diseinu arin eta trinkoa: brushless motorrari esker, gutxiago pisatzen dute, eta txikiagoak dira.
  • Motorrak aireztatzerik behar ez duenez, estankotasun hobea dauka.
  • Zarata gutxiago sortzen dute: lantokiko ingurumen hobekuntza.

Barazkiak ebakitzeko funtzioa: mozketa ezin hobea

  • Doitasun handiko ahokadurak eta makina eta diskoen diseinu integrala mozketa ezin hobea lortzeko.
  • Compact lerroa: Gravity slide system esklusiboa - produktua grabitatez kanporatzeko arrakala. Produktuak ez du kolperik jasaten, eta biltegiratzeko zein platerean aurkezteko berreraikitzea ahalbidetzen du.
  • Compact lerroa: Barneko edukiontzia barne - Déli-cut eta tamaina txikiko beste mozketak biltzeko.
  • Makina guztiek produktua kanporatzeko diskoa dute, behar den guztian erabili ahal izateko. 
  • Mozketa kalitate onena bermatzen duten disko eta sareta sorta zabala eskuragarri. 
  • Berauek elkarren artean konbinatuz, 35 (Compact lerroa) / 70 (Heavy Duty lerroa) ebaki eta birrinketa mota lor daitezke.
  • Sare-garbitzaile unibertsala eredu guztietan sartuta.
  • 4 x 4 x 8 mm-ko Déli-cut ebakidura esklusiboa: sukaldariarentzat mozketa unibertsalena eta erabilgarrienta. Ezin hobea da janaria prestatzeko, salteatzeko, entsaladak eta beste elaborazioak ontzeko, betegarriak prestatzeko eta askoz gehiago.

Kutter funtzioa: efizientzia eta errendimendua

  • ULTRA lerroa: txertatutako programa parametrizagarriak ditu, nahi den testura segundotan eta modu estandarizatuan lortzeko: testura trinkoa, testura fina, pultsuak (PrecisePulse funtzioa).
  • ULTRA lerroa: errezetak estandarizatzeko zeure programak sortzeko aukera.
  • Ahalmen handia: 4.4 l, 5.5 l edo 8 l-ko ontziak.
  • Zerratudun marrazak barne.
  • Helburuaren arabera, marraza leunak zein zulodunak eskuragarri.

Built to last

  •  Janarientzat egokiak diren eta kalitate gorena duten materialez egindako ekoizpen sendoa.

Erabiltzailearentzat erosotasun osoa

  • Diseinu ergonomikoa: produktua mugimendu bakarrarekin moztea ahalbidetzen du.
  • Produktuaren irteera alboraka. Laneko mahaiak behar duen sakonera txikiagoa da. Produktua zipriztinak saihestuaz zuzentzen du.

Mantenua, segurtasuna, garbitasuna

  • Garbitzeko oso erraz desmuntatu daitezke tapa, zapaltzailea eta ontzia.
  • Segurtasun sistemak buruan, tapan, ontzian zein argindar-mozketen aurrean.
  • NSF International-ek onetsia (higiene, garbiketa eta janariarekin kontaktuan diren materialei buruzko araudia).
  • 100% tested.

Bi makina batean

Barazkiak ebakitzeko makina eta kutterra.

ACTIVE eta ULTRA

Abiadura bateko ACTIVE lerroa edota eraginkortasun handiko brushless teknologia eta prestazioa aurreratuak dituen ULTRA lerroa. 

Produktuaren irteera alboraka

Ebakitzeko makinek hondo gutxiago behar dute lan-mahaian, eta lan-fluxu ezin hobea lortzen da prestatze-eremuan.

Irteera orientagarria

COMPACT lerroa: produktuaren irteera eskuinera edo ezkerrera jartzeko aukera ematen du.

Birakaria barne

Kutter funtzioa, HEAVY DUTY lerroa: birakaria barne.

Albo-birakariak barne

Kutter funtzioa, COMPACT lerroa: ontziak alboko birakariak dauzka, erabiltzaileak ezer egin beharrik gabe emaitza homogeneoa lotzeko.

Garbiketa erraza

Garbitzeko oso erraz desmuntatu daitezke tapa, zapaltzailea zein ontzia.

Dishwasher-safe

COMPACT lerroa: burua, errotorea eta ontzia ontzi-garbigailuan sartu daitezke.

Dokumentuak

Katalogoa

Compact Line - Lan egiteko erak (pdf)

deskargatu

Katalogoa

Díptico guía de cortes (pdf)

deskargatu