- Albisteak
- QC-U, sareta-garbigailu unibertsal berria
Albisteak
QC-U, sareta-garbigailu unibertsal berria
Hona hemen QC-U sareta-garbigailu unibertsal berria, Sammicen barazkiak ebakitzeko makinentzat osagarri berria. Bai Compact lerroko eta baita Heavy Duty lerroko Sammicen barazkiak ebakitzeko makina eta makina konbinatu guztien saretak eraginkortasunez garbitzeko diseinatuta dago garbigailu hau, eta erabiltzaileen garbiketa lanak erraztea du helburu. Gainera, garbigailu hau aipatutako makina guztiekin dator, nahiz eta osagarri moduan ere eros daitekeen.
Nola funtzionatzen du?
QC-U sareta garbigailu unibertsala, saretak osagai gehigarririk gabe garbitzeko diseinatu da. Pentagono-formako gailu horrek bost aldetatik lautan berariazko hortzak ditu sareta-tamaina desberdinetara egokitzeko: 8 mm, 12 mm eta 25 mm, 10 mm eta 20 mm, eta 14 mm.
Garbigailua erabiltzeko, erabiltzaileak saretaren tamainari dagozkion hortzak aukeratu behar ditu. Ondoren, garbitu beharreko sareta makinaren gainean jarri behar da (Heavy Duty lerroaren kasuan, makinaren ordez, QCH sareta-garbigailuaren oinarria erabiltzea gomendatzen da egonkortasun handiagoa izateko). Kontutan hartu, sareta alderantziz jarri behar dela, hau da, saretaren ahoa behera begira jarri behar dela garbitze-lana errazteko, erabiltzailearen segurtasuna bermatzeko eta ahoa babesteko. Sareta behar bezala jarri ondoren, garbigailuaren hortzak saretaren zuloetan sartu behar dira, mugimendu bakoitzean saretaren lauki batzuk garbituz. Erabiltzaileak ekintza hori hainbat aldiz egin beharko du sareta osoa behar bezala garbitzeko.
Gainera, garbigailuak bosgarren aldean puntzoi txiki bat dauka, hortz handiek, beren geometriagatik garbitzeko zailtasunak dituzten ertzak garbitzeko.
QC-8 eta QC-10 sareta-garbitzaileak ordezkatzen ditu?
Ez, QC-U sareta-garbitzaile unibertsalak ez ditu QC-8 eta QC-10 berariazko modeloak ordezkatzen. Garbigailu horiek sareta konkretu batzuk garbitzeko diseinatuta daude, zehazki 8x8 eta 10x10 mm-koak, eta eraginkorragoak dira beren eginkizunerako, denbora gutxiago behar baitute sareta garbitzeko. Hala ere, bi garbigailu motak elkarrekin osagarriak izan daitezke, garbitzaile unibertsalaren puntzoia laguntza bikaina baita sareta espezifikoetarako, eta garbitze-prozesuaren eraginkortasuna hobetzen baitu.
Erlazionatutako produktuak
Barazkiak ebakitzeko makinak
Barazkien mozketa ezinhobea lortzeko makinak kalitatea, ekoizpena eta ergonomia bermatzen ditu
FFC frijituentzat saretak
Frijituentzako saretak.
FMC kubotan ebakitzeko saretak
Kubotan ebakitzeko saretak.
Ebakitzaile-kutter konbia
Mozketa ezin hobea eta aukera mugagabeak
FMS
Kubotan ebakitzeko saretak.
Frijituentzako saretak FFS
Frijituentzako saretak.
SH-5 disko birringailua