Haragia txikitzeko makinak
Hozte-sistemadun PS - 22R / 32R sorta
Hozte-sistemadun haragia txikitzeko makinak
HACCP-ready
Bezeroari zerbitzu hobea emateko, HACCP metodologia errespetatuaz, higiene gorena bermatzen du bere egitekoan. Makina sendoak, trinkoak eta fidagarriak. Elikagaien salmenta puntuetarako zein janariaren ekoizpen eta salmentarako egokiak.
Egin lana hotz-katea eten gabe
Hozte-sistemak hotz-katea eten gabe haragia lantzea ahalbidetzen du. Bakterio-floraren garapena blokeatu egiten da. Haragi xehatuak gustu, kolore eta elikadura-ezaugarriak luzaroago mantenduko ditu aldatu gabe. Modu ez jarraian era erabili daiteke makina, erabilera baten eta bestearen artean ahoa desmuntatu eta hotzean gorde beharrik gabe.
Konpresorea hermetikoa eta isila da, ingurumenean eraginik ez duen gas hoztailea erabiltzen du eta termostato elektronikoa dauzka.
Eraikuntza sendoa
Txasisa, tobera eta kanpoko ahoa AISI 304 altzairu herdoilgaitzez eginda daude. Kanpoko ahoa erraz desmuntatzen da garbitzeko.
Motorra, aireztatua eta potentzia handikoa da, eta aurreranzko martxa eta tentsio baxuko gelditzea (24V) dauzka.
Higienea eta segurtasuna
Hozte-sistemadun haragia txikitzeko makinek higiene eta segurtasun arauak zein bere sektoreko arau espezifikoak betetzen dituzte.
Hozte-sistemadun PS - 22R / 32R sorta alderaketa
Hozte-sistemadun PS - 22R / 32R sorta | ||
---|---|---|
![]() | ![]() | |
PS-22R | PS-32R | |
Hautaketa-gida | ||
Produkzioa/ordua (gehienez) | 250 kg | 450 kg |
Ezaugarriak | ||
Plakaren diametroa | 82 mm | 98 mm |
Guztizko potentzia | 1100 W | 2200 W |
Kanpoko neurriak | ||
Kanpoko neurriak | 310 x 438 x 508 mm | 325 x 544 x 553 mm |
Pisu garbia | 40 kg | 50 kg |