Tresna eta ontzi-garbigailuak

Eltzeak, lapikoak, kazolak eta abar garbitzeko ontzi-garbigailu industrialak

UX tresna eta ontzi-garbigailuen gama berriak, karga-ahalmen handiarekin eta presio altuarekin, garbiketa eta higiene emaitza ezin hobeak bermatzen ditu.

6 eredu

Jatetxeetan, izozkitegietan, gozotegietan, harategietan eta beste hainbat tokitan neurri handiko lanabesak garbitzeko ezin hobeak dira.

Kalitate handiko eraikuntza

  • Altzairu herdoilgaitzez eginda.
  • Pareta bikoitza: funtzionamendu isila eta bero-barreiatze txikia.

Garbitasun ezin hobea

  • Indar eta presio handia.
  • Altzairu herdoilgaitzezko hodian enbutitutako garbiketa difusoreak.
  • Garbiketa eta urberritze difusoreak erraz ateratzen dira.
  • Urberritzeko ponpa hornitua. Urberritzea hasieratik bukaerara tenperatura konstantean egiten du, desinfekzio eraginkorra bermatuz.
  • Presio-ponpaz hornitua: sareko uraren presio eta emaria edozein izanda ere, presio handiko garbiketa eraginkorra bermatzen du.
  • Autogarbiketa zikloa.

Eraginkortasuna eta aurrezkia

  • “THERMAL LOCK” funtzioa seriean, eraginkortasun higienikoa bermatzeko.
  • “ENERGIA AURREZTEKO” modua seriean.
  • Garbiketa-uraren kontsumoan eta depositua betetzean, aurreko gamarekin alderatuta, %35eko ur-aurrezpena.

Erabiltzailearentzako erosotasun eta segurtasun handiena

  • Kontrapisudun ate irekiera bikoitza: esfortzu txikia behar da.
  • Karga-altuera handitua.
  • UX kontrol-panele aurreratua. Tenperaturen irakurketa azkarra eta intuitiboa.
  • Altzairu herdoilgaitzezko otar mugikorra: karga eta deskarga errazten du.
  • Segurtasun mikroaz hornituriko atea.
  • HRS sistema modelo guztietan eskuragarri: lurrin-kondentsadoreari esker, lan-ingurunearen hobekuntza eta bero berreskurapena.

Koloretako LCD pantaila: UX kontrol-panel berria

  • Edozein angelutatik eta distantziatik pantaila irakurtzea errazten duen iIrudiaren argitasun aurreratua.
  • Mezuak, kolore-kodeak eta ikonoen bidez, makinaren informazioa eta egoera modu azkar eta intuitiboan irakurtzen da.
  • Zikloaren bilakaera azkar irakurtzea ahalbidetzen duen aurrerapen-barra.
  • Parametroak erraz konfigura daitezke.

You will never wash alone

  • Zure makinaren informazio eta dokumentazio garrantzitsu guztia klik bakar batean, QR kodeari esker.

Karga-ahalmen handia

Gehienezko altuera erabilgarri handitua, kontrapisatutako ate perfektuarekin.

Aurreztu hiru bider

Ur, energia eta produktu kimikoen kontsumo txikiagoa.

Higiene perfektuaren bermea

Higienea bermatuta, tenperatura konstantean garbitzeko ponparekin. Presio ponpas hornitua.

Potentzia eta presio handia

Bereiziki egokiak ostalaritzarako, izozkitegietarako, gozotegietarako eta harategietarako.

UX panel aurreratua

Koloretako LCD pantaila, irakurketa azkar eta intuitiboarekin.

HRS sistema: lurrun-kondentsadorea aukeran

Lurruna ezabatzen du eta, aldi berean, beroa berreskuratzen du, energia aurreztuz.

Alderaketa

UX-600UX-750UX-1300
UX-600UX-750UX-1300
Saskiaren neurriak600 x 630 mm780 x 700 mm1320 x 700 mm
Altuera erabilgarria650 mm820 mm820 mm
Zikloak
Zikloak555
Zikloaren/zikloen iraupena120 / 180 / 240 / 360 / 480"120 / 180 / 240 / 360 / 480"120 / 180 / 240 / 360 / 480"
Saskien ekoizpena orduko30 / 20 / 15 / 10 / 730 / 20 / 15 / 10 / 730 / 20 / 15 / 10 / 7
Potentzia
Ponparen potentzia3 Hp / 2200 W3,2 Hp / 2400 W3 Hp / 2 x 2200 W
Upelaren potentzia6000 W6000 W9000 W
Galdaratxoaren potentzia9000 W9000 W12000 W
Guztizko potentzia11200 W11400 W16400 W
Kanpoko neurriak
Kanpoko neurriak742 x 852 x 1843 mm922 x 932 x 2015 mm1465 x 930 x 2015 mm
Hondoa (irekita)1232 mm1400 mm1374 mm
Altuera (irekita)2035 mm2300 mm2330 mm
Pisu garbia168 kg216 kg322 kg
Datuak sarrerako ura 55ºC-ra egonda (gomendatua)