Banatzailea, Sammic-en kide estrategikoa

Bitartekari ona izatearen garrantzia

Sammic-en, ostalaritzarako makinen ekoizlea izanik, gure xedea fidagarritasun handiko ekipoak garatzea eta ekoiztea da. Hasiera-hasieratik, banatzailean oinarritu da gure banaketa eta salmenta.

Eta apustu honek zutik dirau. 

  • Sammic

Zer ematen dio banatzaileak gure ekipoen azken erabiltzaileari?

Indarrak batzen

Salmentatik hasita, banatzailearengandik gertu gaude Sammic-en. Banatzaileari gure laguntza eta hurbiltasuna ematen dizkiogu, gure makinen erabiltzailei guk ekoizle bezala makinei ezarritako balioa erosketa esperientzia onenarekin osatzeko.

Guretzat, erabiltzailearengana heltzeko bide eraginkorrena banatzailea bada, erabiltzailearentzat bide honek abantaila asko ditu. Beraz, bai erabiltzaileek eta bai banatzaileek salmenta bide honi etekina ateratzen diete.

Aurretiazko aholkularitza

Chef’s Services by Sammic-i esker, gure ekipoak garatzeko eta fabrikatzeko azken erabiltzaileen esperientzietan eta beharretan oinarritzen gara. Hala ere, ekipo horiek saltzen direnean, banatzaileak ezagutzen du hobekien erabiltzaile bakoitzaren negozioa, eta bakoitzaren behar espezifikoak identifikatzen ditu. Horregatik, Sammic-ek fabrikatzaile gisa ematen dion babesarekin, banatzailea da egoera bakoitzerako ekipamendu egokia aukeratzeko aholkulari egokiena.

Gainera, batzuetan, hornitzaileak produktuen erakusketa izaten du, eta han erabiltzaileak makinak ikusi eta beraien kalitatea egiazta dezakete erosi aurretik.

Instalazioa eta abiaraztea

Salmenta egin ondoren eta ekipoa banatzailearen edo erabiltzailearen esku dagoenean, banatzailea arduratuko da instalazioa egiteaz eta makina martxan jartzeaz.

Bermearen estaldura partekatua

Bermean dagoen pieza bat aldatu behar denean, Sammic-ek pieza hornitzen du eta banatzaileak pieza instalatzen du. Hori guztiz gardena da erabiltzailearentzat, ez baitu ordaindu behar konponketengatik. Bide hau ez dago bermatuta salmenta Sammic-ek baimendu gabeko banatzaile baten bidez egiten bada.

Non aurki dezaket banatzaile baimendu bat?

Mundu osoan baimendutako milaka banatzaile ditugu. Konfiantzazko kide horien lanari esker, planetako bazter guztietara iristea lortu dugu.

Laguntza behar duzu zure inguruan banatzaile bat aurkitzeko? Jarri gurekin harremanetan, eta zure beharretara hobekien egokitzen dena aurkitzen lagunduko dizugu.

Sammic S.L.
Oficinas centrales y fábrica

Polígono Basarte 1
20720 Azkoitia
Gipuzkoa
España
ver mapa

Harremanetan jarri

Harpidetu gure albisteetara

Sammic-en oso serio hartzen ditugu zure datu pertsonalak. Informazio hori Sammic-ek bakarrik erabiltzen du, eta zure datuak ez dira inoiz hirugarrenei transferituko. Datuak babesteko legeak betez, baimena eskatzen dizugu gure berriak, eguneratzeak eta sustapenak bidaltzeko.

Gogoan izan gure mezu elektronikoek beti eskaintzen dutela gure datu-basean baja emateko aukera, hala nahi baduzu.

Mailchimp erabiltzen dugu gure marketin-plataforma gisa. Harpidetzeko, behean klik egitean, onartzen duzu zure informazioa Mailchimp-era transferituko dela prozesatzeko. Mailchimpen pribatutasun praktikei buruzko informazio gehiago eskuratu.

Copyright 2024 © Sammic S.L.|Eskubide guztiak erreserbatuta