Sukaldaritza taldeak
Solaskide bakarra
- Sammic
- Sukaldaritza taldeak
Sammic Services: zure esku!
Ezagutza eta eskarmentua metatzea ahalbidetu digun ibilbideari esker, Sammic Services sortu dugu zuretzat. Gure gaitasun eta ezagutzak gure merkatuarekin banatu ahal izateko plataforma da Sammic Services.
Gure banatzaile eta bezeroen beharrak ez direlako makinekin bakarrik asetzen. Eta gure bezero eta banatzaileek makina on bat baino gehiago behar dutelako beraiei beharrezko zukua ateratzeko.
-
Chef's Services
Zure hizkuntza bera hitz egiten dugu
-
Tech Services
Formakuntza teknikoa zuk behar duzun toki, momentu eta moduan
-
Design Services
Zuregana egokitzen gara
Chef's Services by Sammic
Zure hizkuntza bera hitz egiten dugu
Fleischmann’s Cooking Group-ekin elkartu gara zure lantaldeari prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeko.
Sukaldari korporatibo bat eta sukalde-ikasgela bat ditugu; horren bidez, hemen bertan, zure instalazioetan edo on line zerbitzu estandarizatuak zein neurrira egindako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Zerbitzu honek, gure makinetatik onena lortzen eta zure beharretara hobekien egokitzen d(ir)en makinak(k) aukeratzen lagunduko dizu.
Tech Services by Sammic
Formakuntza teknikoa zuk behar duzun tokian, momentuan eta moduan
Gure LTZ-ri esker, jatetxe arloko taldeetako zerbitzu teknikoei behar duten formakuntza eskeintzen diegu, bai gure ikasgelan, bai beraien etxean. Beti, bezeroaren beharren arabera.
Design Services by Sammic
Zuregana egokitzen gara
Esaiguzu zeintzuk diren zure beharrak, eta zure inbertsioa errentagarri bihurtzeko irtenbide egokiena proposatuko dizugu. Edo gure produktua zure beharretara egokituko dugu.