Albisteak
Emulsionizer PRO 1.0, ehotu, iragazi eta emultsionatu urrats bakarrean
Sukaldaritza profesionalean, xehetasun bakoitzak du garrantzia. Emultsio perfektuak eta testura homogeneoak lortzea erronka izan daitekela badakigu, baina Emulsionizer PRO 1.0-rekin askoz errazagoa da.
Emulsionizer PRO 1.0 altzairu herdoilgaitzez egindako iragazkia da, XM-12 irabiagailuarekin integratzeko diseinatuta dago, eta urrats bakarrean ehotu, iragazi eta emultsionatzeko aukera ematen du. Emulsionizer PROren erabilerak prestaketa-prozesua errazten du, sukaldeko denbora optimizatzen du eta emaitza koherenteak bermatzen ditu.



Berrikuntza honen gakoa oso ondo pentsatutako sinpletasunean datza. Bere diseinuari eta disko aldakorrei esker, nahi duzun testura zehaztasunez doitzeko aukera duzu, prozesu gehigarririk gabe. Emulsionizer PRO 1.0-k bost disko aldakor ditu, sukaldeko tresna tradizionalen erabilera simulatzen dutenak. Erabiltzailearen beharren arabera, ondorengo aukera daude:

- Cheesecloth diskoa (0,0 mm): Iragazketa ultrafina, testura arinentzat aproposa.
- Superbag diskoa (0,3 mm): Iragazketa oso fina emultsio delikatuentzat.
- Iragazki diskoa (0,5 mm): Koherentzia likatsuagoa duten saltsentzat eta likidoentzat.
- Txinatar diskoa (1 mm): Erdiko iragazketa, kremak eta irabiakiak prestatzeko aproposa.
- Pasapure diskoa (2 mm): Amaiera lodiagoak lortzeko, hala nola pureak edo haurrentzako janaria.

Disko aldakorrez gain, Emulsionizer PRO 1.0-k beroarekiko erresistentea den borosilikatozko pitxerra eta produktu guztia hobeto aprobetxatzeko bambuzko mortero bat ere ekartzen ditu.
Gainera, Emulsionizer PRO 1.0-k ezaugarri funtzional, moldakor eta intuitiboez gain, nazioarteko patentea du, profesionalentzako tresna esklusibo gisa babestuz. Aitortza honek gure berrikuntza eta kalitatearekiko konpromisoa sendotzen du, sukaldean errendimendu hoberena eskaintzeko diseinatutako tresna bakarra eskainiz.
Bi erosketa-aukera

Emulsionizer PRO 1.0 bi modutan dago eskuragarri:
- XM-12 irabiagailua + EMZ paketea: XM-12 irabiagailua eta Emulsionizer PRO 1.0 biltzen ditu, sukalde profesional baterako soluzio osoa eskainiz. Ikusi hemen.
- Emulsionizer PRO 1.0: XM-12 irabiagailaurekin erabiltzeko bereziki diseinatutako osagarri independente bezala. Ikusi hemen.
Berrikuntza honekin, eraginkortasun eta kalitatearekiko konpromisoa berresten dugu. Sukaldeko lana errazteko eta emaitza ezin hobeak lortzen laguntzeko tresna bat eskaintzen dizugu. Ezagutu Emulsionizer PRO 1.0-k zure sukaldean izan dezakeen eragina eta eman urrats bat gehiago zure sukaldean. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!