Albisteak
Errezeta: Barbakoa saltsa Emulsionizer PRO 1.0-rekin
Testura ezin hobea eta ukitu originala duen barbakoa saltsa prestatu nahi duzu?
Enrique Fleischmann-en taldeak Emulsionizer PRO 1.0rekin egindako errezeta honetan, osagai naturalak modu orekatuan konbinatzen ikasiko duzu, saltsa zaporetsua eta moldakorra lortzeko. Ezin hobea da okelarekin edota berdurekin edo bestelako elaborazioen oinarri gisa erabiltzeko.
Osagaiak:
- 250 ml ur
- 100 g tomate udare kontserban
- 40 g baratxuri erre
- 40 g kakahuete erre oskolarekin
- 10 g piperbeltz ale
- 10 g kafe-ale
- 15 g ezti
- 30 g ozpin
- 10 g laranja-azal erre
- 5 g txile lehor
Prestaketa:

1. Jarri lapiko batean olio pixka batekin baratxuri errea, kakahuete azal erreak, laranja azal errea, piperbeltz-aleak, kafe-aleak eta tomate udarea.
2. Erregosi minutu batzuetan zaporeak ondo integratzeko
3. Gehitu ozpina, eztia eta txile lehorra.
4. Gehitu ura eta utzi minutu batzuk gehiago sukaldean.
5. Prestatu Emulsionizer PRO 0.5 mm-ko diskoarekin.
6. Bota nahasketa beroa Emulsionizer-aren pitxarrean.</
7. Birrindu XM-12 birringailuarekin satsa homogeneo eta nahi duzun testurakoa lortu arte.