Albisteak
Errezeta: legatza saltsa berdean Emulsionizer PRO 1.0-rekin
Badakizu nola prestatu minutu gutxitan saltsa berde goxoa? Emulsionizer PRO 1.0-rekin, emultsio perfektuak lortzea inoiz baino errazagoa eta azkarragoa da.
Gaurtik auerra, zenbait astetan, XM-12a eta Emulsionizerra konbinatuz egin daitezkeen hainbat errezeta elkarbanatuko ditugu. Emulsionizerrari ahalik eta etekin gehiena ateratzea da helburua. Lehen errezeta honetan, legatz zoragarri bat saltsa berdean prestatzen erakutsiko dizugu. Jarraitu urratsez urrats eta bideoa ikusiz, eta ikasi nola Emulsionizerrak errezeta hau arrakasta bat izan dadin lagunduko dizun. Ez galdu aukera!
Osagaiak:
- 90 g baratxuriak azalarekin
- 185 g perrexil freskoa
- 30 ml oliba-olioa
- 300 ml arrain-salda
- 140 g legatz (takoak)
- 50 g txirlak
Elaborazioa:
1. Erre baratxuriak azalarekin erretilu batean, olio eta gatz pixka batekin.
2. Prestatu Emultsionizerra 0.5 mm diskoarekin.
3. Bota arrain-salda Emulsionizer-en pitxerrera.
4. Gehitu baratxuri erreak, perrexila eta oliba olioa.
5. Birrindu XM-12 birringailuarekin, testura egokia duen saltsa berdea lortu arte.
6. Horrez gain, legatz-takoa prestatu eta lapiko batean txirlak ireki.
7. Platerean jartzeko, jarri legatz zatia plateraren erdian, txirlak gainean eta inguratu saltsa berdearekin.