Albisteak
Janby Track Mini, doan zure SmartVide XL-rekin
SmartVide XL bat daukazu? Janby Track Mini ere badaukazu. Doan, betirako, ordainketa daturik sartu gabe.
Albiste bikain bat daukagu zuretzat: Janby Track-en funtzionalitateak eta abantailak ezagutzeko, Janby Track Mini lizentzia, orain, doan izango da SmartVide XL guztientzat. Ez duzu ekipamendu gehigarririk behar eta ez duzu ordainketa daturik sartu behar, funtzionalitatea zure gailutik aktibatzerekin nahikoa da.
Zer eskaintzen dit Janby Track Minik?
Janby Track Mini-k elikagaiek sous-vide egosteko edo horien birsortzerako behar duten denbora jarraitzeko aukera ematen du, poltsa bakoitzaren identifikazioa eginez eta sukaldatzeko behar duen denbora kontrolatuz.
Janby Track Mini-ri esker, honako hau egin dezakezu:
- JANBY Tag-ak zuzenean eskaneatu zure SmartVide XL-en: Beste gailurik gabe. SmartVide XL-ren irakurlea erabiliz, JANBY Tag-ak eskaneatuta kontrolatutako egosketa egin ahal izango duzu.
- 8 programa gordetzea: Birsortze edo egoste mota desberdinetarako 8 programa desberdin sor eta pertsonaliza ditzakezu.
- Portzioak denbora eta kolore desberdinekin kontrolatzea: Lote bakoitzaren aurrerapena ikus dezakezu SmartVide XL-en, geratzen den denbora eta denbora gehigarriaren inguruko datuekin, guzti hori modu argi eta sinplean.

Nola aktibatu dezaket lizentzia nire gailuan?
Janby Track Mini lizentzia aktibatzea oso erraza eta doakoa da.
Honako urrats hauek jarraitu behar dituzu:
- Sartu SmartVide XL-en JANBY Cloud aktibatzeko menura. Lehen aldiz gailua konfiguratzen duzunean agertuko da, edo Pantaila nagusiko Ezarpenen ikonoan klik eginez > Janby Cloud.
- Sartu zure emaila eta SmartVide aktibazio kodea (kodea gailuaren atzekaldean dago). Zure enpresaren izena ere eskatuko dizute.
- Dena prest! Janby Cloud-en kontu bat sortuko da zure emailarentzat automatikoki eta Janby Track Mini aktibatuko da zure SmartVide XL-an.
Badut jada SmartVide XL bat
Nik ere lizentzia doan daukat?
Bai, SmartVide XL bat baldin baduzu iada, Janby Track Mini lizentzia doan baliatu ahal izango duzu betirako.
Firmware-a azken bertsiora eguneratzea besterik ez duzu egin behar eta prest! Janby Track Mini-ren abantaila guztiez gozatzeko aukera izango duzu.
Janby Track Mini-ren funtzionamenduari buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu gure landing pagea.