SmartVide sous-vide egosteko makina: Sous-Vide egosteko makina SmartVide XL

SmartVide sous-vide egosteko makina

SMARTVIDE XL

Gehieneko edukiera: 120 litro.

Doitasun eta fidagarritasun handiko sous-vide egosteko makina profesionala, erabiltzeko erraza eta eramangarria.

  • Bluetooth konexioa.
  • HACCP-ready.
  • Zunda aukeran eta zundaren bidezko kontrola.
  • Softwarearen eguneratze jarraia.
  • 5"-ko koloretako ukipen-pantaila.
Tenperatura
Pantailaren zehaztasuna0.01ºC
Tenperatura tartea5ºC - 95ºC
Baimendutako giro-tenperatura5ºC - 40ºC
Denbora
Pantailaren bereizmena1'
Zikloaren/zikloen iraupena1' - 99 h
Ezaugarri orokorrak
Ontziaren edukiera maximoa120 l
Guztizko potentzia2600 W
Parte urperagarriaren neurriak117 mm x 110 mm x 197 mm
Kanpoko neurriak125 mm x 148 mm x 435 mm
Pisu garbia4,65 kg

Fitxa teknikoa

deskargatu

Sous-vide egosketa, abantailez beteriko teknika

  • Tenperatura kontrolatuan, zehaztasun handiz egosten dela bermatzen du, produktuaren ezaugarriak zainduz eta zaporea eta testura nabarmenduz. Tenperatura kontrolatzeko doitasun handiko sistema bat du SmartVide XLak, eta emaitza oso sendoak lortzen ditu.
  • Bihotzerako aukerako zunda baten bidez, errezeten estandarizazioa are zehatzago kontrola daiteke, eta, hala, errezetak ezarri eta zunda-tenperaturaren bidezko SmartVidearen funtzionamendua kontrolatu ahal izango da.
  • Produktuak bere zukuan prestatzeko aukera ematen du, eta, ondoren, zuku hori zaporeak indartzeko erabili daiteke.
  • Osagaiak marinatzeko eta beratzeko denborak erdira murrizten ditu.
  • Olioak, grasak edo beste produktuak infusionatzen eta aromatizatzen ditu tenperatura kontrolatuko teknika erabiliz.
  • Zunda bidez zikloa aktibatzeko aukera funtsezkoa da pasteurizaziorako.
  • Produktuen pisu galerarik ez egoteak, irabaziak handiagotzeko aukera ematen du.
  • SmartVide XL-k kontrolatutako edukiontzi indartura konektatzeko aukerak, ura berotzeko denbora murrizten du. Funtzio hori oso erabilgarria da oso produktu hotz edo izoztuekin lan egiten denean.

SmartVide XL: sukaldarientzat diseinatua, sukaldariekin garatua

  • Errendimendu profesionala bermatzeko, altzairu herdoilgaitz sendo eta gogorrezko eraikuntza.
  • Zuzeneko dedikazio gutxi eskaini behar zaio, eta produktua prestatzen ari den bitartean beste gauza batzuk egitea ahalbidetzen du. Nahikoa da tenperatura eta denbora programatzea, gainontzekoa SmartVidek egingo du.
  • Informazio guztia begi-kolpe batean ikusteko aukera ematen duen lau botoizko eta kolorezko TFT pantailari esker, makinaren erabilera erraza eta intuiziozkoa da. Gainera, Bluetooth konexioari esker, chefaren errendimendua hobetzeko datuak elkarbanatzea erraza da.
  • SmartVide XL-k doikuntza-menu osoa eta eskuragarria eskaintzen du ukipen-pantailaren bidez.
  • Eramangarria: heldulekuari esker, erraza da SmartVidea edukiontzi batetik bestera mugitzea. 
  • HACCP-ready: Bluetooth konexioari esker, posible da egosketaren emaitzak esportatzea edo inprimatzea ziklo bakoitzaren amaieran.
  • Zure makina beti eguneratuta: dagoen tokian dagoela ere, firmwarearen eguneraketa egin ahalko da musutruk.

Ekoizpen handietarako sous-vide sistema

SmartVide XL + 120P indartutako ontzia

Ekoizpen handia: orduko, 200 g-ko 200 portzio arte.

Ostalaritzako profesionalei ekoizpen handia, menu-aniztasuna eta kalitatezko sukaldaritza lortzen laguntzeko diseinatuak. Mahai gaineko sous-vide makina baten zehaztasunarekin, orduko, 200 g-ko 200 portzio arte zerbitzatzea ahalbidetzen duen irtenbidea da.

documents placeholder

Alderaketa

SMARTVIDE 5SMARTVIDE 7SMARTVIDE 9SMARTVIDE XL
SMARTVIDE 5SMARTVIDE 7SMARTVIDE 9SMARTVIDE XL
Edukiera30 l56 l56 l120 l
Bihotzerako zundaopt.opt.opt.opt.
Bluetoothbaibaibaibai
Wifi konexioa---bai
HACCP-rako prestbaibaibaibai
Firmwarearen aktualizazioabaibaibaibai
Ukipen-pantaila---bai
Janby Track-readybaibaibaibai
Janby Track Mini integratua---bai
Garraio-poltsaopt.opt.bai-
Energia elektrikoaren hornidura
Guztizko potentzia1600 W2000 W2000 W2600 W
Kanpoko neurriak
Kanpoko neurriak116 x 128 x 330 mm124 x 140 x 360 mm124 x 140 x 360 mm125 x 148 x 435 mm
Pisu garbia3.1 kg3.6 kg4.2 kg4,65 kg

Bideoa

video placeholder