Sous-vide soluzioa ekoizpen handietarako
Orduko 200g-ko 200 errazio
SmartVide XL + 120P
Sous-vide egosketa, beti, portzio gutxi batzuetara mugatu izan da. Orain arte! Orain, erabiltzaileek ehunka errazio zerbitza ditzakete mostradore gaineko sous vide egosteko makina baten zehaztasun berarekin.- Sammic
- Sous-vide soluzioa ekoizpen handietarako
SmartVide XL + 120P edukiontzi indartua
SmartVide XL sous-vide makina eta 120P edukiontzi indartua ostalaritzako profesionalei produktibitatea hobetzen, menu aldakorrak prestatzen eta kalitatezko sukaldaritza eskaintzen laguntzeko daude.
SmartVide XL sous-vide egosteko makina eta 120P edukiontzi indartuak, 2023ko Kitchen Innovation Awards sari ospetsuaren irabazleak, erabiltzaileei orduko 200 g-ko 200 portzio prestatzea ahalbidetzen dute, mostradore gaineko sous-vide egosteko makinen zehaztasun berarekin. Honek, menu aldakorrak eskaintzea ahalbidetzen die, bainu berean plater ezberdinak birsortu ahal direlako, momentuoro sukaldaritzaren kalitatea zainduaz eta elikagaien textura zein zaporea mantenduaz. Gainera, tenperaturaren kontrol zehatzak, Janby Track sistemaren erabilerarekin konbinatuta, oraindik eta emaitza sendoagoak lortzea ahalbidetzen du. Bukatzeko, Janbyren erabilerari esker, HACCP txostenak Janbyren lainoan jasota geratzen dira.
SMARTVIDE XL 230/50-60/1 + 120P EDUKIONTZI INDARTUA | ||
---|---|---|
kW | Ahalmena (ura) | Kanpo neurriak (zabalera x sakonera x altuera) |
5.6 kW | 120 litro | 739 mm x 582 mm x 851 ‑ 899 mm |
Zergatik behar dut?
-
Ekoizpena
Orduko, 200 g-ko 200 errazio arte.
-
Menu aldakorra
Bainu berean, aldi berean plater ezberdinak erregeneratu ditzakezu.
-
Sukaldaritzako kalitatea
Produktuaren kalitatea zaintzen du eta zaporea eta testura hobetzen ditu.
-
Zehaztasuna
Emaitza tinkoak lortzeko.
-
HACCP kontrol erraza
Ziklo bakoitzaren emaitzak esportatu edo inprimatu ditzakezu.
-
Janby Ready
Produktu bakoitzaren egoste eta erregenerazio denborak kontrolatu ditzakezu.
SmartVide XL sous-vide egosteko makina
Zehaztasun eta fidagarritasun handiko sous-vide egosteko makina profesionala, erabiltzeko erraza eta eramangarria.
5"-ko ukipen-koloretako pantailarekin eta wifi eta bluetooth konektibitateekin, SmartVide XL sous-vide egosteko makinen familian azkena sartu dugun makina da. 120 liltro arteko ontzietan lan egin dezake, hau da, orduko 200g-ko 200 errazio* prestatu ditzake.
* Gehieneko ahalmena ziklo luzeekin eta tenperatura mantenduaz. Ahalmen hau aldatu egin daiteke momentu bakoitzeko egoste edo erregenerazio beharren arabera.
120P edukiontzi indartua
SmartVide XL makinari konektatuta eta beronek kontrolatuta, ezarritako tenperatura lortzeko denbora erdira arte murriztu dezake
Edukiontzi indartu hau bereziki erabilgarria da produktu oso hotzak edo izoztuak egosteko edo erregeneratzeko. Edukiontziak diseinu garbia du eta ertz borobilduak ditu, zikinkeria pilatzea eragotziaz eta garbiketa erraztuaz. Ura betetzeko iturria du, husteko balbula, oin doigarriak eta sous-vide egosgailuarekin konexioa.
Edukiontzian produktuak antolatzeko, altzairu herdoilgaitzezko otarrak eskuragarri daude.
Janby Track-ready
Konbina ezazu zure Sammic sous-vide makina Janby Track-ekin eta digitalizatu erregenerazio prozesua.
Egizu lote bakoitzaren jarraipena, goi-mailako sukaldaritza-esperientzia eskaini ezazu eta, aldi berean, elikagaien segurtasun-baldintzak automatiza itzazu.
Balio-proposamen paregabea
- Elikagaien eskaintza hobetu eta hautemandako balioa handitu.
- HACCP txostenak automatizatu eta elikagaien segurtasuna bermatu.
- Sukaldeko eskulanaren beharrak murriztu.
- Datuetan oinarritutako erabakiak hartu.