Brushless teknologia: ezaugarriak eta abantailak

Edozein abiaduratan errendimendu ezin hobea

Ezagutu "brushless" teknologiaren iraultza: makinen eraginkortasuna eta iraunkortasuna birdefinitzen duten eskuilarik gabeko motorrei buruz ari gara. Jarraitu irakurtzen teknologia honek gure makinei ematen dizkien abantailak ezagutzeko.

"Brushless" motorrak: ezaugarriak eta abantailak

  • Errendimendu ezin hobea

  • Iraunkortasun handiagoa

  • Motor trinkoak

  • Giro akustiko hobea

Errendimendu ezin hobea

Eraginkortasun handiena

"Brushless" motorrek abiadura guztietan mantentzen dute indar-parea, eta une oro lortzen da eraginkortasun handiena.

Eco friendly

"Brushless" motorren eraginkortasun handiari esker, makinaren energia-kontsumoa murrizten da.

Kontrol optimoa

Sammic-en barazkiak ebakitzeko makinen "Force control system" esklusiboari esker, motorrean eragindako indarra pantailan agertzen da uneoro. Gainera,  erabiltzaileak aurrez ezarri dion indarra gainditzen duenerako soinu-ohar bat programa daiteke. Horri esker, erabiltzaileak uneoro jakin dezake zein den produktu bakoitzaren mozketqa-kalitate onena lortzeko indar optimoa. Horrela, prozesuak estandarizatzea eta mozketa ezin hobea, uniformea eta lermarik gabea lortzen du erabiltzaileak. 

Iraunkortasun handiagoa

Estankotasuna

Aireztapenik behar ez duenez, makinaren karkasak eta oinarriak ez dute aireztapen-aretarik. Horrela, ura saretatik ez denez sartuko, makinaren estankotasuna eta iraunkortasuna hobetzen dira.

Motore trinkoak

Motore arinagoak

"Brushless" motorrek, trinkoagoak izanik, motor asinkronoek baino gutxiago pisatzen dute, eta nabarmen murrizten da teknologia hori duen makinaren pisua. Brushless makinen pisua % 20 arte murrizten da lehengo modeloekin alderatuta.

Tamaina trinkoa

"Brushless" motorrek ohiko eskuiladunek baino leku gutxiago hartzen dute, eta, horri esker, espazio minimoan errendimendu maximoa eskaintzen duten ekipoak dauzkagu. Gure kasuan, modeloen altuera, "brushless" teknologiarekin, 22 mm murrizten da aurreko modelo baliokideekiko.

Giro akustiko hobea

Funtzionamendu isila

"Brushless" motorrek motor konbentzionalek baino funtzionamendu leun eta isilagoa dute, eta, horren ondorioz, ingurumen-hobekuntza nabaria lortzen da lantokian (72-63 dbA).

Dokumentuak

Katalogoa

Cortadoras de hortalizas CA (Interactivo)

deskargatu

Katalogoa

Cutter y cutter-emulsionador K-KE (Interactivo)

deskargatu

Katalogoa

Combi cortadora-cutter CK (Interactivo)

deskargatu

Katalogoa

Compact line - CA / CK / K / KE (Interactivo)

deskargatu