Déli-cut: zure sukalderako iraultza
Mozketa unibertsalena, praktikoena eta erabilera anitzekoena sukaldariarentzat
4 x 4 x 8 mm-eko brunoise motako mozketa
Mozketa hau bereziki praktikoa da jakiak prestatzeko, salteatzeko, entsaladak eta elaborazioak ontzeko, betegarriak prestatzeko eta askoz gehiagorako.
- Sammic
- Déli-cut: zure sukalderako iraultza
Edozein sukalde profesionaletarako ezin hobea
Déli-Cut mozketa aurkezten dizugu, mozketa dinamiko, aldakor eta funtzional baten bila dabilen sukaldariarentzako aliatu perfektua. 4 x 4 x 8 mm-ko brunoise erako mozketa berritzaile hau ezin hobea da janaria prestatzeko, salteatzeko, entsaladak ontzeko, betegarriak egiteko eta askoz gehiagorako. Eta, badakizu zer den onena? Ez duzu behar makina berezirik! Disko bat eta sareta bat konbinatuta, Sammicen barazkiak ebakitzeko edozein makinarekin lortu dezakezu Déli-cut mozketa.
Unibertsala eta erabilera anitzekoa!
Déli-Cut merkatuko ebaketarik erabilgarriena da, sukaldaritzako elaborazioen %90ean erabil daiteke. Edozein sukalde profesional goitik behera alda dezakeen mozketa praktiko eta dinamikoa da.
-
Salteatuak
-
Takoak
-
Pintxoak
-
Entsaladak
-
Betegarriak
-
Arroz oinarriak (paella)
-
Salpikoiak
-
Bestelako elaborazioak
Kalitatea eta zehaztasuna
Heavy Duty sortan nahiz Compact sortan
Orain, Sammic-en barazkiak ebakitzeko edozein makinarekin lor dezakezu Déli-cut mozketa. Mozketa hori lortzeko, ez da inolako makina berezirik behar edo makinari ez zaio inolako aldaketarik egin behar. Konbina itzazu disko eta sareta hauek eta lor ezazu Déli-cut mozketa!
- Compact sorta: FCES-4x4G ebakitzeko diskoa + FMS-8 sareta
- Heavy Duty sorta: FCE-4x4G ebakitzeko diskoa + FMC-8D sareta
Makinak eta osagarriak
Barazkiak ebakitzeko makinak
Barazkien mozketa ezinhobea lortzeko makinak kalitatea, ekoizpena eta ergonomia bermatzen ditu
Ebakitzaile-kutter konbia
Mozketa ezin hobea eta aukera mugagabeak
FCES diskoak
"Chip" patatak zein frijituak disko bakarrarekin mozteko diskoak.
FMS
Kubotan ebakitzeko saretak.
FCE diskoak
"Chip" patatak zein frijituak disko bakarrarekin mozteko diskoak.
FMC kubotan ebakitzeko saretak
Kubotan ebakitzeko saretak.