Okintzako eta gozogintzako lantegia

Obratzaileentzako ekipamendu hobezina

Zurea gozogintza bada edo egunero ogia oratu behar baduzu, gozotegi bat baduzu edo horretan hastekoa bazara, gosariak ematen badituzu, opilgintza zure mundua bada..., Sammic-en zugan pentsatu dugu, eta zure lanean bidelagun gaituzu. 

Gozoa zein gazia, utzi gure esku

Okindegietarako eta gozotegietarako ekipamendu profesionala 

Okindegietarako eta gozotegietarako ekipamendu profesionala dugu; besteak beste, oragailuak eta irabiagailu industrialak, eta garbitu behar duzun edozein tresnarentzat behar adina leku duten makina espezializatuak.

Harritu zure bezeroak

Txokolate-pastelak, gazta-tartak, koloretako makarroiak, etxeko tarta, pasteltxoak..., usainez eta kolorez gainezka egingo du zure lokalak! Behar bakoitzerako ekipamendua dugu. Utzi zure irudimenari hegan egiten, eta guk lagunduko dizugu forma ematen. Harritu zure bezeroak!

Ogia: oinarrizko elikagai hori

Bezero bakoitza mundu bat da, eta bakoitzak bere lehentasunak ditu: ogi zuria, osoko ogia, zekale-ogia, olo-ogia, gatzik gabeko ogia, arto-ogia, txapata-ogia, pistola-ogia, baserriko ogia, baguette ogia, moldeko ogia…, baina, zuk behar horiek guztiak ase ditzakezu, eta Sammic-en zure lana erraztu nahi dizugu. Ezagutu gure makinak, harrituta geldituko zara.

Pizza, oztopoak hausten

Uste denez, pizza da planetako elikagairik kontsumituena, hanburgesaren aurretik. Kultura gastronomiko guztietan bere lekua egin du, eta zaletuak ditu munduko edozein tokitan. Milaka pizza mota aurki ditzakegu, baina guztiek gako bakarra dute: masa. Egin ezazu zure masa berezia eta bakarra; gure makinekin lortuko duzu.

Sammic, kalitate bermea

Gure ekipoak fabrikatzeko urrats guztiak kontrolatzen ditugu, hasi diseinutik eta merkaturatzeraino. Gainera, chef korporatiboaren zerbitzua daukagu: sukaldean aditua den talde batek produktuak garatzeko gure taldeekin lankidetzan dihardu. Horrela, proposatzen ditugun soluzioak erabiltzaileen beharretara egokitzen direla bermatzen dugu.

Elikagaiak prestatzeko ekipo ugari NSFk homologatu ditu, eta horrek segurtasun- eta higiene-estandar zorrotzenekin bat datorrela ziurtatzen du.