TiltStop, SmoothControl eta gehiago
XM Birringailuen eta irabiagailuen hobekuntzak - 2024
2024ko maiatzatik aurrera, XM birringailu industrialen lerroak berrikuntzak ditu lantokian erabiltzailearen segurtasuna areagotzeko eta ekipoaren balio-bizitza luzatzeko. Azter itzazu TiltStop sistemaren ezaugarri bakarrak, SmoothControl sistemaren eraginkortasuna eta beso ultraerresistente berriak, eta ikusi nola hobetu ditzaketen zure prozesuak sukaldean!
- Sammic
- TiltStop, SmoothControl eta gehiago
TiltStop sistema esklusiboa
Segurtasun gehiago lantokian
30, 50 eta 70 serietako makinek daukate sistema hau
TiltStop sistema esklusiboari esker, zure birringailua gelditu egingo da bertikaletik gehiegi okertzen bada edo erori egiten bada. Bestalde, erabiltzeko moduko posizioan ez badago, ez da abiaraziko.
Horrela, birringailuaren erabilera ezin hobea bermatzen da, eta langilearen segurtasuna handitzen da lantokian. Gainera, funtzio honek makina gehiegi okertuz gero, zipriztinak kanporatzea minimizatzen du.
Sistema hori Sammic-ek patentatu du.
TiltStop sistemaren abantailak
-
Erabiltzailearentzat babesa
Erabiltzaileak min hartzeko aukera murrizten du.
-
Erabilgarritasuna eta fidagarritasuna
Zipriztinak kanporatzea minimizatzen du.
-
Baldintza ez-optimoen abisua
Sistemak ez du makina abiarazten uzten eta jarrera anomaloaren berri ematen dizu.
-
Iraunkortasuna eta balio-bizitza
Ekipoaren balio-bizitza luzatzen du, behar ez diren eragiketetatik babestuz.
SmoothControl sistema
Abiadura kontrolatzeko sistema berria
SmoothControl sistema berriak erreakzio azkarragoa eta egonkortasun handiagoa ematen dio makinari. Gainera, karga-abiatzea hobetzen du, eta makina ateratzean eta kargarik gabeko egoeretan gainazelerazioa mugatzen du.
Bestalde, makinari gehiegizko esfortzua eskatzen ari garela eta makina gainberotu egin daitekeela adierazten duen gainkarga-alarma du.
SmoothControl sistemaren abantailak
- Erreakzio azkarra eta abiadura egonkorra: makinak azkar zehazten du bere potentzia, produktuaren dentsitate-aldaketen aurrean abiadura konstanteari eusteko. Erabilera arin eta eraginkorreko esperientzia eta azken emaitza uniformeagoa eta sendoagoa eskaintzen ditu.
- Karga-abiatze azkarra: makina azkarrago abiarazten da karga handiko eta abiadura txikiko egoeretan. Errendimendu ezin hobea bermatzen du, baita baldintza zailetan ere.
- Gainazelerazioaren aurkako prebentzioa: funtzio honen bidez, kargarik gabeko momentuetan gailua gehiegi azkartzea ekiditen da. Ekipoaren babesa eta eragiketa orekatuagoa ahalbidetzen ditu.
- Zarata gutxitzea: motorraren abiadura-aldaketen kontrol zehatzagoak makinaren zarata-maila murrizten du. Lan-giro atseginagoa lortzen laguntzen du.
- Gainkarga-alarma: makinak abisua ematen dizu lan-karga handiegia denean. Alarma horrek adierazten du makinari eskatzen zaion esfortzua gehiegizkoa dela eta gehiegi berotzeko arriskua dagoela. Horrek kontrol eta kontzientzia handiagoa ematen dizu zure makinaren egoeraz, haren balio bizitza hobetuz.
Beso ultraerresistenteak
Beso ultraerresistenteak eta ontzi-garbigailurako egokiak
Tenperatura altuak jasateko diseinatuta
Birringailuen besoak tenperatura altuak jasateko diseinatu dira, eta, gainera, bai horiek eta bai hagaxka irabiatzaileak ontzi-garbigailuan garbitu daitezke. Horrek makinaren mantentze-lanak eta garbiketa errazten ditu, eta eguneroko erabileran denbora eta ahalegina aurrezten ditu.
Gure aukeraketa
XM-21
Birringailu industriala. 300 W.
XM-22
Birringailu industriala. 300 W.
MB-21
Birringailu eta irabiagailu profesionala. 300 W.
B-20
Irabiagailu profesionala. 300 W.
XM-31
Birringailu industriala. 400 W.
XM-32
Birringailu industriala. 400 W.
XM-33
Birringailu industriala. 400 W.
MB-31
Birringailu eta irabiagailu profesionala. 400 W.
B-30
Irabiagailu profesionala. 400 W.
XM-51
Birringailu industriala. 570 W.
XM-52
Birringailu industriala. 570 W.
MB-51
Birringailu eta irabiagailu profesionala. 570 W.
B-50
Irabiagailu profesionala. 570 W.
XM-71
Birringailu industriala. 750 W.
XM-72
Birringailu industriala. 750 W.