Disfagia: Testurizazioaren garrantzia

Bazenekien biztanleriaren %8ak disfagia maila bat duela?

Bizitzak hobetzen dituzten irtenbideak

13 pertsonetatik 1ek irensteko zailtasunak dituela estimatzen da, eta horrek, pertsona horren elikadura eta ongizatea arriskuan jar ditzake. Garrantzitsua da elikagaien testura, norbanakoen beharretara egokitzea. Jarraitu irakurtzen elikadura egokitu eta segurua lortzeko gakoak ezagutzeko. 

Zer da disfagia eta nola eragiten du?

Disfagia elikagaiak ahotik urdailera igarotzea zailtzen duen irenste-prozesuaren alterazioa da.

Alterazio horrek arriskuak sor ditzake, hala nola, itotzea, desnutrizioa eta deshidratazioa eragin ditzake, eta horrek nabarmen eragiten du gaixoaren bizi-kalitatean. Hori dela eta, elikadura pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea funtsezkoa da haien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.

Zer da testurizazioa?

Testurizazioa sukaldaritzako teknika edo prozesu bat da, elikagaiak modu intentsiboan eta homogeneoan birrintzen dituena, testura uniforme eta krematsua emanez, nahi den testura edo trinkotasuna emateko aukerarekin.

Testurizazioaren garrantzia elikadura egokituan

Menu bera denentzat, baina bakoitzak behar duen testuran

Tradizionalki, disfagia duten pertsonentzat irtenbidea dieta "bigunak" izan dira. Hala ere, plater horiek ez dira oso erakargarriak izaten, barietate mugatukoak izaten dira eta nutrizio-gabeziak izaten dituzte.Testurizazio modernoak aukera ematen du jakien zaporeari, koloreari eta nutrizio-balioei uko egin gabe plater seguruak eskaintzeko.
  • Zaporea eta kolorea

    Osagaien zaporea eta kolorea errespetatzen dira.

  • Segurtasuna

    Testura homogeno eta segurua lortzen da.

  • Onarpena hobetzen du

    Plateren onarpena errazten du, bezeroaren esperientzia hobetuz.

  • Balio nutrizionalak

    Balio nutrizionalak mantentzen ditu, nutrizio egokia eta orekatuaren bermatuz.

Nola lortu testura perfektua?

IDDSI-ren arabera

International Dysphagia Diet Standardisation Initiative (IDDSI) disfagia duten pertsonen segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen mundu mailako irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Erakunde horrek mundu mailako trinkotasun-esparru estandarizatu bat sortu du, elikagaien testurak eta likidoen biskositateak 8 mailatan sailkatzen dituena, disfagia duten pertsonen elikadura-segurtasuna bermatzeko. Sistema horri esker, elikagaiak premia espezifiko bakoitzera egokitu daitezke, irensketa segurua eta eraginkorra bermatuz.

Testura egokia lortzeko, funtsezkoa da sukaldeko ekipamendu profesionala izatea, elikagaiak doitasunez eta eraginkortasunez homogeneizatu, birrindu eta emultsionatu ahal izateko.

IDDSI - Gida eta gehiago

Testurizaziorako ezinbesteko tresna

Ultra Cutter-emulsionatzaileak eta makina konbinatuak

Gure Ultra kutter-emulsionatzaileak edo testurizatzaileak eta makina konbinatuak ezinbesteko tresnak dira osasun-sektorean eta sukaldaritza kolektiboan testurizatzeko.

Precise Pulse funtzioari esker, ehundura modu inkrementalean doi daiteke, elikagaia gehiegi prozesatu gabe, prestakin bakoitzean sendotasun egokiena bermatuz. Ezaugarri hori funtsezkoa da elikagaiaren testura pertsonaren beharretara egokitzeko, segurtasuna eta kalitatea bermatuz.

Gainera, makina horiek honako ezaugarriak dituzte: 

  • Hainbat elikagai-mota testurizatzeko hortz trukagarriak.
  • Aurrez definitutako edota pertsonalizatu daitezkeen programak abiadura aldakorrarekin, elaborazioen errepikakortasuna, estandarizazioa eta kalitatea bermatuz.
  • Diseinu trinkoa eta arina, ezin hobea ospitale, egoitza edo ikastetxeetako sukalde profesionaletarako.
  • Alderantzizko funtzioa osagaiak modu eraginkorrean nahasteko.

Beste makina batzuk testurizatzeko

ULTRA kutterraz gain, birringailu industrialak eta elikagai eta edari birringailuak eskaintzen ditugu, guztiak testura fina eta homogeneoa lortzeko diseinatuta, disfagia duten pazienteen elikaduraren eta digestioaren beharretarako ezinbestekoak. Ekipo horiek osasun-zentroetako prozesuak optimizatzeaz gain, prestakuntza bakoitzean segurtasuna eta kalitatea bermatzen dute.

6 recetas texturizadas por Fleischmann's Cooking Group

Comer lo mismo, adaptado a cada necesidad

Una textura diferente no tiene por qué cambiar el sabor, ni la experiencia.

Babarrun gisatuak odolkiarekin

Gisatu klasiko hau IDDSI 4 testura duen plater bihurtu dugu, irensteko arazoengatik dieta egokitua behar dutenentzat ezin hobea.

Apple pie

Enrique Fleischmannen taldeak egokitutako Apple Pie testurizatua (IDDSI 4): zapore klasikoa, disfagiara egokitua. Ikusi bertsio zoragarri hau!

Nuggetsak patatekin eta ketchuparekin

Enrique Fleischmannen taldearen nuggets testurizatuak patatekin eta ketchuparekin. Disfagia duten pertsonentzat aproposa. Gozatu IDDSI 4 testura duen klasiko honekin!

Mazedonia

Enrique Fleischmannen taldearen mazedonia testurizatua: kolorea, zaporea eta segurtasuna IDDSI 4 testuran. Disfagia duten pertsonentzat egokia.

Makarroiak hirugiharrarekin eta cheddar saltsarekin

Ikasi Enrique Fleischmannen taldearekin batera IDDSI 5 testuran makarroiak hirugiarrarekin eta cheddar saltsarekin prestatzen. Zaporea eta segurtasuna disfagia duten pertsonentzat.

Izokina zainzuri berdeekin eta jogurtarekin

Enrique Fleischmannen taldeak egokitutako izokin testurizatua zainzuri berdeekin eta jogurtarekin, IDDSI 4-5 testura mailara egokituta. Ezagutu disfagiarako segurua eta goxoa den errezeta hau.

Kalitatezko testurizazioarekin konprometituak

IDDSIren Gold Sponsorrak gara

Sammic-en uste dugu pertsona guztiek izan beharko luketela elikadura egokitua, segurua, nutritiboa eta atsegingarria izateko aukera.

Gure konpromisoak IDDSIko Gold Sponsor izatera eraman gaitu, elikadura segururako testurak estandarizatzeko xedearekin bat eginik. Babesle garen aldetik, aktiboki babesten dugu ekimen hau, haien irizpideetara egokitutako makineria eskainiz eta testura seguruak, sendoak eta eraginkorrak ziurtatuz. Gainera, AGAR Elikagaien Kudeaketarako Aholkularitzarekin lankidetza estuan dihardugu, sektoreari buruz dugun ezagutza eta prestakuntza sendotuz eta, hartara, elikadura egokitua hobetzen jarraitzeko aukera emanez.

Zalantzaren bat duzu?

Zuri laguntzeko gaude hemen

Testurizatzaileari buruzko informazio gehiago behar baduzu edo zure sukaldea nola eralda dezakeen jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Gure taldeak atsegin handiz erantzungo dizu.