Sukalde txikiak

Neurri mugatuko sukaldeak dituzten tabernetarako eta jatetxeetarako ekipamendua

Neurri txikiko sukaldeetarako aproposak diren janariak pestatzeko eta kontserbatzeko makina txikien edo funtzio anitzekoen aukeraketa bat egin dugu. 

Toki gutxi al duzu zure tabernaren sukaldean?

Zure jatetxe, taberna edo kafetegiko sukaldeak tamaina mugatua du eta ez dakizu zer makineria erosi? Badakigu zure bezeroak oso zorrotzak direla eta zuk asko duzula eskaintzeko. Horregatik, zure sukaldea ekipatzen lagundu nahi dizugu.

Ezagutu eskaintzen dizugun guztia

eta tokia ez dadila aitzakia izan

Birringailuak, ebakitzaileak, cutterrak, zuritzeko makinak, hutsean ontziratzeko makinak, SmartVide sous-vide egosteko makinak... guk funtzio anitzeko edota neurri txikiko makinak proposatzen dizkizugu, zuk beraiekin magia egin dezazun.

Aurretiko prestakuntza

Prestatu, ontziratu, berotu

Antolatu zure lana eta erantzun modu profesionalean eskaera handiko uneei zure sukalde txikiarekin.