


Emulsionizer Pro 1.0: zer da?
Emulsionizer Pro 1.0 altzairu herdoilgaitzezko iragazki berritzailea da. XM-12 irabiagailuarekin batera funtzionatzen du eta aldi berean ehotzea, iragaztea eta emultsionatzea ahalbidetuz, prozesu konplexuak erraztu egiten ditu.
Altzairu herdoilgaitzez egina, oinarri zulatzaile aldagarriekin, helburu gastronomiko desberdinetara egokitzen da eta prestaketa bakoitzerako emaitza zehatzak lortzea ahalbidetzen du. XM-12 irabiagailuarekin erabat integratzeko diseinatua, zeregin zailak urrats sinple batetan egin ditzake, sukaldaritzako eraginkortasun eta sormen gorenak lortuaz.
Ezagutu produktua
Ondo pentsatutako sinpletasuna
-
Diseinu tekniko aurreratua
Altzairu herdoilgaitzezko iragazkia eta desiratutako emaitzera egokitzen diren disko zulatzaile aldagarriak ditu: ehundura finak, pure trinkoak edo emultsio perfektuak.
-
Dena urrats bakarrean
Aldi berean ehotzen, iragazten eta emultsionatzen du, prozesuak bizkortuz eta optimizatuz.
-
Bateragarritasun ezin hobea
Berezi-bereziki XM-12 irabiagailuarentzat diseinatua, integrazio eta errendimendu bikaina bermatzen ditu.
-
Emaitza profesionalak eta moldakortasuna
Disko aldagarriei esker, tresna tradizional ezberdinen funtzioa betetzen du, hala nola iragazki-oihalak edo superbag, ehundura homogeneoak eta profesionalak lortzeko. Berauek goi-mailako sukaldaritzako plateretarako ezin hobeak dira.
Emulsionizer Pro 1.0 gure sukaldean ezinbesteko tresna bilakatu da. Prestakin bakarrak sortzen lagundu digu, denborak optimizatuz.

Zergatik aukeratu Emulsionizer Pro 1.0?
- Prozesuen sinplifikazioa: ehotzea, iragaztea eta emultsionatzea urrats bakarrean konbinatzen ditu.
- Kalitate profesionala: saltsak, kremak eta pureak egiteko amaiera perfektuak lortzen ditu, mahaikideak harrituko dituztenak.
- Sektore desberdinetara egokitzen da: sukaldaritza sortzailetik osasun-industrira, bere moldakortasunak ezinbesteko aliatu bihurtzen du.
- Erabiltzeko eta garbitzeko erraza: erabilera intuitiboa eta garbiketa erraza.
- Iraunkortasun bermatua: kalitate handiko altzairu herdoilgaitzez egina, ingurune profesionaletan erabilera intentsiboa ahalbidetzen du.

Ahalmen handia sukaldaritzen
Emulsionizer Pro 1.0-rekin prestaketa bakarrak lor ditzakezu
Emulsionizer Pro 1.0, XM-12 irabiagailua eta sukaldari bakoitzaren sormenaren konbinazioak aukera ugari eskaintzen ditu.
- Esentzien estrakzioa: sustraiak, belarrak eta aleentzat aproposa.
- Zopak, ozpin-olioak eta saltsak: lor itzazu ehundura ezin hobeak eta zapore orekatuak.
- Haur-elikagaiak eta osasun-sektorea: erdietzi ehundura finak edo disfagia bezalako behar zehatzetara egokitutako ehundura zehatzak.
- Loditzea eta zaporeen indartzea: eltzekariak eta beste prestakin zaporetsu batzuk egiteko aproposa.
- Erabilera sortzailea: janari-hondarrak kalitate handiko prestakin bihurtu.
- Landare-esne freskoak: unean bertan presta utzazu kalitate goreneko landare-esneak.
- Kafe sortzaileak eta sinaduradun koktel: sukaldaritza-balio handiko edariak sortzeko berrikuntza-tresna aproposa da.
- Izozki-oinarriak: azkenburuetarako oinarri ezin hobeak sortu itzazu.
8 errezeta Fleischmann's Cooking Group-en eskutik
Enrique Fleishcmann sukaldariak dagoeneko erabiltzen du Emulsionizer PRO 1.0. bere sukaldeetan, eta inspirazioa sortzeko honako errezeta ideia hauek proposatzen dizkizu.
Legatza saltza berdean
Badakizu nola prestatu minutu gutxitan saltsa berde goxoa? Emulsionizer PRO 1.0-rekin, emultsio perfektuak lortzea inoiz baino errazagoa eta azkarragoa da.
Kafe latte
Nahi al duzu kafe latte desberdin, nutritibo eta zaporetsu bat? Enrique Fleischmannen taldearen errezeta honekin, gourmet ukituko kafe latte begetal bat prestatzen erakutsiko dizugu, Emulsionizer PRO 1.0 produktuari esker.
Arroza izkira-saldarekin
Gustatuko litzaizuke zaporez eta testuraz betetako arroza izkira saldarekin prestatzen ikastea urrats gutxi batzuetan? Errezeta hau ezin hobea da itsas plater sofistikatu eta zaporetsu batekin harritzeko.
Tomate-saltsadun pasta
Imajinatzen duzu minutu gutxitan prestatzea tomate saltsa bizi, krematsu eta zaporetsua? Errezeta honetan, tomate errearekin egindako saltsa bat prestatzen ikasiko duzu Emulsionizer PRO 1.0 erabiliz.
Gazpatxoa
Gazpatxo tradizional bat modu azkar eta errazean prestatzen ikasi nahi? Mediterraneoko sukaldaritzaren zapore eta freskotasun guztiarekin.
Barbakoa saltsa
Testura ezin hobea eta ukitu originala duen barbakoa saltsa prestatu nahi duzu? Osagai naturalak modu orekatuan konbinatzen ikasiko duzu, saltsa zaporetsua eta moldakorra lortzeko.
Oilasko izterra baratxuri-zoparekin
Plater tradizional bat gourmet esperientzia batean bihurtzea gustatuko litzaizuke? Errezeta honetan, tenperatura baxuan egindako oilasko izterra laguntzeko, baratxuri-zopa ikusgarri bat nola prestatu erakutsiko dizugu
Marrubizko gazpatxoa
Noizbait probatu duzu ukitu gozo eta afrutatua duen gazpatxoa? Errezeta berezi honetan, marrubizko gazpatxo harrigarri bat prestatzen erakutsiko dizugu: egun beroetarako aproposa den fusio freskagarria!
Irtenbide moldakorra
Disko aldagarriek sukaldaritza-tresna tradizionalen funtzioak simulatzen dituzte
Behar duzun diskoa aukeratu bilatzen duzun ehundura edo emaitzaren arabera. Oihal-iragazkiekin bezala, iragazki finak egiteko edo pasapure batekin bezala, amaiera lodiagoak lortzeko, disko aldagarriek irtenbide moldakor eta profesionalak eskaintzen dituzte errezeta bakoitzarentzat.

Erosketa-aukerak
Pakete konbinatua edo osagarria bakarrik eskuragarri
- XM-12 EMZ: XM-12 irabiagailua eta Emulsionizer Pro 1.0 barne hartzen ditu, zure behar gastronomikoetarako irtenbide osoa eskainiz.
- Emulsionizer Pro 1.0: XM-12 irabiagailuarekin guztiz bateragarria da.

Emultsio-sistema bakarra
Patentatutako berrikuntza
Sammic-en Emulsionizer Pro 1.0 osagarri patentatua da, Espainian diseinatua eta nazioarteko patente-bulego nagusiek babestua: besteak beste, Europako Patenteen Bulegoak (EPO), AEBetako Patenteen Bulegoak (USPO), Txinako Patente Agentziak eta Mexikoko Jabetza Industrialaren Institutuak (IMPI).
Patente honek gure diseinuaren esklusibitatea bermatzen du sektore profesionalerako eta berrikuntzarekin eta kalitatearekin dugun konpromisoa sendotzen du sukaldaritzaren arloan.

Galderarik?
Zuri laguntzeko prest gaude
Emulsionizer Pro 1.0-ri buruzko informazio gehiago behar baduzu edo zure sukaldea nola eraldatu dezakeen jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik! Jarri gurekin harremanetan. Gure lantaldea zuri laguntzeko prest dago.